Abian da Gaztearen udakoprogramazio berezia. «Irrati formulaz, entretenimenduz, sorpresaz eta nobedadez betea datorren programazioa da», iragarri dute EITBtik.
Gaztea Splash izango da irrati formularen tartea, munduko zerrenda arrakastatsuenak nahiz hemengo artista eta talde puntakoenak entzuteko, eta udan ere 24 orduz dantzan aritzeko.
Uztailean, eguna sasoi betean eta umore onez hasteko, Di Da Uda magazina aurkeztuko dute Joseina Etxeberriak eta Ainhoa Vitoriak; abuztuan, Xabier Bolunbururen txanda izango da.
Udan, egunero programa desberdinak izango dira gauean, 22:00etatik 23:00etara. Astelehenean, Joseina Etxeberriaren eskutik, Gau Back saioa izango da. Asteartean, Airplay Chart saioa izango da: Maider Gorostegik aurkeztuko du uztailean, eta Amaia Goikoetxeak abuztuan; munduan zer eta hori non entzuten den jakin nahi duenak eskura dauka irratsaioa. Asteazkenean, Boom Shaka Laka berezia izango da entzungai, Makalaren eskutik. Ostegun gauean, Pop Track dakar Ibon Fernandezek, pop eta musika elektronikoz bustia. Ostiralean, Summer cool Klub izango da entzungai, Arkaitz Basterraren eskutik. Areto cool-enetan entzuten den dance musikaren aukeraketa ekarriko du Basterrak.
Larunbat goizean, 11:00etatik 12:15era, Top Gaztea eskainiko dute; uztailean Oihan Vegarekin, eta Joseba Sacristanen eskutik abuztuan. Larunbatean, 23:00etatik gauerdira, Top Dance izango da, uztailean, Jone Otxoa eta Xabi Dantzalekurekin.
Igande gauean, berriz, Fermin Etxegoienen Ekaitz Perfektua eskainiko dute. 100 disko perfektu, 100 disko ezinbesteko aurkeztuko ditu Etxegoienek. Udako igandeetan, bestalde, saio arrakastatsuenak berriro entzun ahal izango dira Gaztean.
Komunikazioa
Euskal Herriko eta nazioarteko doinu berriak, uda honetan, Gaztean
Uztailean, Joseina Etxeberriarekin batera ariko da Ainhoa Vitoria 'Di Da Uda' irratsaioa aurkezten, goizero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu