Euskaraldian parte hartzen ari direnen bideoak jasoko ditu BERRIAk

urtzi urkizu
Donostia
2018ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Euskaraldia egiten ari diren egunotan, Berria telebista bideo bat ari da sareratzen egunero, Berria bizi saioan. Igande honetako saiorako, Euskaraldian parte hartzen ari diren herritarren esperientziak bildu nahi ditu egunkariak: ahobizi zein belarriprest rola jokatzen ari direnenak. Horretarako, bideoak ostegunerako bidali beharko dira, Whatsapp bidez, honako zenbakira: (0034) 664-25 91 41. Twitter bidez ere bidal daitezke lekukotzak, @berria eta #berriabizi jarrita. Bideoek 30 segundo ingurukoak beharko dute izan, eta horizontalean grabatuak.

11 bideo egingo dituzte

Hizkuntz ohiturei buruzko askotariko bideoak ari da egiten Berria telebista: gaur goizean irainei edo biraoei buruzko bideo bat jarriko dute webgunean eta sare sozialetan; biharko bideoan, berriz, Bermeo mask karatula berezia aurkeztuko du egunkariak.

Euskaraldiko bideo guztiak BERRIAren webgune berezian ikus daitezke. Aurrenekoan, Lutxo Egiaren esperientzia jaso zuten; bigarrenean, euskara osasun arloan gaia landu zuten; eta hirugarrenean, Lazkaoko (Gipuzkoa) Maizpide euskaltegiko ikasleekin aritu ziren solasean. 11 bideo egingo dituzte guztira, astelehenera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.