Komunikazioa

'France3 Euskal Herri' saioaren aldeko ekintza

Frantziako telebista publikoak iragarritako murrizketen aurka elkarretaratzea egingo dute bihar, Baionan

Donostia
2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Frantziako telebista publikoak France3 tokiko katean iragarritako murrizketak salatzeko eta France3 Euskal Herri albistegiari babesa erakusteko, elkarretaratzea egingo dute gaur, Baionako Merkataritza Ganberaren egoitzaren aurrean, 12:15ean. Euskal Herriko kazetari ugarik atxikimendua eman diote katea ez eteteko eskaerari.

Euskal Konfederazioak ere desadostasun osoa erakutsi du ohar bidez France3 Euskal Herri antenatik kentzeko erabakiarekin. Elkartearen esanetan, tokian tokiko berriak emateaz gain, Frantziako telebista publikoko saio guztien artean, France3 Euskal Herri da astelehenetik ostiralera euskara lantzen duen bakarra, gai bakan batzuetan bada ere, eta euskalgintzaren eta euskal kulturaren alorreko berriei lekua ematen die gainera. Eguneroko emankizun horri segundo bakar bat kentzea «gibelapen kezkagarria» da Euskal Konfederazioaren ustez, kateak zerbitzu publiko gisa euskara kontuan hartzeko eta garatzeko duen ardurari begira.

Ipar Euskal Herrian euskararen alde lan egiten duten eta Euskal Konfederazioa osatzen duten elkarteek eta federazioek erabateko babesa erakutsi diete France3 Euskal Herri-ko langile guztiei, eta elkarretaratzean parte hartzera deitu dute.

FranceTV kateak argudio ekonomikoak erabili ditu murrizketak aplikatzeko; tokiko emisioak hiru astez etenda —tartean France Euskal Herri albistegia—, 700.000 euro aurreztuko omen dira. Neurrien atzean tokiko telebista sarea «desegiteko asmoa» dagoela salatu zuen Allande Boutin kazetariak, BERRIAk egindako elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.