Komunikazioa
Galegozko aldizkari digital bat sortu dute: 'Dioivo'
INTERNET.Galegoz argitaratzen diren hainbat kazetak itxi egin behar izan dute azkeneko hilabeteetan. Berriki komunikabide digital bat jaio da, ordea: Dioivo (www.dioivo.eu). Bederatzi kazetari ariko dira lanean aldizkari digital berrian. Marga Tojo Dioivo kultur elkarteko presidenteak azaldu duenez, «errealitatearen beste ikuspuntu bat ematen» saiatuko da aldizkaria. «Egungo komunikabideetako eguneroko agendetan jasotzen ez diren gaiak lantzen saiatuko gara», gaineratu du. Halaber, Dioivok kolaboratzaile eta zutabegile sare zabala izango du. Leloa honako hau izango da: «Kontatzea eta zirikatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu