Komunikazioa

Galiziako telebista greban da, «pribatizazio mehatxua» salatzeko

Sindikatuek diote PSGk eta PPGk adostutako Hedabideen Legeak ez duela ziurtatzen katearen izaera publikoa

2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Aurrezteko neurriak aitzakia hartuta PPG Galiziako Alderdi Popularrak eta PSG Alderdi Sozialistak «beharrezkoa ezinbestekoarekin nahasi» eta iritzi publikoa «engainatu» dutela salatu dute Galiziako Irrati Telebista Taldeko langileek. Astelehenean grebari ekin zioten, alderdi biek adostutako Hedabide Publikoen Legearen aurka egiteko eta taldearen izaera publikoa «arriskuan» dagoela arbuiatzeko.

Raquel Lema langileen batzordeko buruak salatu du Administrazio Kontseiluak teleberrien gaineko kontrol osoa izango duela eta langileen oinarrizko eskubideak urratuko dituztela.

Teleberria, kalean

Sindikatuek diote grebak %80ko parte hartzea izan duela; zuzendaritzak, berriz, %45ekoa. Langile gabeziaren ondorioz, TVG Galiziako Telebistako zazpi saio bertan bera utzi behar izan dituzte.

Protestaren unerik sinbolikoena Santiagon izan zen, atzo arratsaldean. Galiziako Telebistako aurkezleek teleberri inprobisatu bat egin zuten Alde Zaharrean, bertaratu zirenei grebaren arrazoiak puntuz puntu azaltzeko.

Hilaren 22an manifestazio nazionala antolatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.