Komunikazioa

Gipuzkoa Telebistako langileak erregulazio espedientean daude

Donostian egiten duten ekoizpen propioa desagertzeko arriskuan dago, baina kateak emititzen jarraituko du

urtzi urkizu
Donostia
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Gipuzkoa Telebistak Donostian duen egoitzako langileak oporretan daude gaurtik aurrera. Enpresako zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu du, eta erakunde administratiboak espedientea onartzen badu, langile horiek oporren bueltan kalean geldituko dira. Hala, Donostiako Zuatzuko parkean tokiko kateak duen egoitzan egiten dituzten saioak ere desagertzeko arriskua dago. Hala baieztatu du Gipuzkoa Telebistako kontseilari ordezkari David Mejutok. «Edonola ere, Gipuzkoa Telebistak emititzen jarraituko du. Eredua alda daiteke, eta ikusiko dugu Txingudi Telebistako saioekin eta kanpoko programekin osatzen dugun programazioa. Datozen bi hilabeteetan emititzeko barne ekoizpeneko saioak behintzat baditugu». Gipuzkoa Telebistak jarraipena izango duela adierazi nahi izan du Mejutok.

Bihartik aurrera Gipuzkoa Telebistak ez du albistegirik emango (aurten gauero egin dute Gipuzkoan gaur albistegia). Ikusteko dago albistegi hori berriz ematen hasten diren edo ez.

Gipuzkoa Telebistaren talde berekoa da Irungo Txingudi Telebistak, eta kate horrek jarraipena ziurtatua du 2012. urtean. Talde berekoak dira baita ere Canal Bizkaia eta Canal Vitoria. Gasteizko kate horrek zailtasun ekonomikoak ditu.

Lau kate barruti bakoitzeko

Gipuzkoako LTDaren barruti bakoitzean tokiko lau katek dute baimena emititzeko. Donostialdean Hamaika Telebistak (euskarazko bakarra), Teledonostik, TeleDonostiak eta Gipuzkoa Telebistak emititzen dute. Azken horrek emisioekin jarraituko du, baina litekeena da aurki soilik beste kateen saioekin izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.