Otsailaren 2an, astelehenean, GMail erabiltzen duten 150.000 konturen datuak desagertu egin ziren eta hutsik gelditu ziren ordu batzuetan. Bitartean, Googleko ingeniariak erabiltzaileen galdutako datuak berreskuratzen saiatzen aritu ziren.
Antzeko arazo bat izan zuen Microsoften Hotmail zerbitzuak urtearen hasieran, baina kasu horretan 17.000 erabiltzaileren kontuetan izan zuen eragina.
Googlek barkamena eskatu zuen publikoki eta azaldu zuen arazoaren zioa. Antza, GMailen biltegiratze sistemaren eguneraketan suertaturiko akats batzuk izan dira datuen galeraren zergatia. Horiek horrela, akats horiek konpondu arte, aurreko softwarea jarri dute berriz ere martxan. Googlek datuetarako hainbat datu gune izan arren, datu gune guztietan batera ezabatu ziren datuak; beraz, ez zegoen datuak berreskuratzerik. Eskerrak zinta magnetikoetan ere gordeta zeuden datuok, segurtasun kopietan, eta horrela berreskuratu dituzte erabiltzaileen datuak.
Hala ere, horrelako gauzak gertatzen direla ikusita, GMailen dauden on line datuen segurtasun kopiak egitea komenigarria da GMail erabiltzaile ororentzat. Horretarako, GMail Backup eta halako baliabideak daude. Hemendik har daiteke GNU/Linuxerako edo MS Windowserako bertsioa: http://www.gmail-backup. com/gmail-backup-0-104.
Zibergela
GMailen arazo bat izan da 150.000 erabiltzailerekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu