Komunikazioa

Hamaika TBn sakelako telefonoekin eginiko saio bat jarri dute abian

Astero gai bat landuko dute saioan (20:30), eta ikus-entzuleek parte hartzeko aukera izanen dute, bideoak bidaliz

Donostia
2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Izugarriak dira sakelako telefonoen teknologia berriek ematen dituzten aukerak: bideoak, argazkiak eta testuak egiteko beta, edizio programak, Interneterako sarbidea, eta abar. Abantailarik onena, baina, beti soinean eramaten direla. Ezaugarri horiez guztiez baliatu nahi izan du Hamaika telebistak bihar estreinatuko duen saioa sortzeko: Sakelekotik. Izenak iradokitzen duen moduan, protagonista berezi bat izango du: sakelako telefonoak. Hain zuzen, sakelakotik sortutako saioa izango da. Asteazkenero, 20:30ean, gai bat jorratuko dute, eta sakelako telefonoen bidez lortutako materialekin osatuko dute saio osoa.

Parte hartzeari ateak irekita

Gizarteari parte hartzeko aukera ematen diote sakelako telefonoek, eta gaitasun horretaz baliatu nahi izan du Hamaika TBk. Ikus-entzuleei saioaren ateak zabalduko zaizkie, euren eskuko telefonoekin egindako bideoak bidal ditzaten.

Lehenengo saioan eraikinak izango dira protagonista. Urtebete igaro da Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea eraitsi zutela, eta hori izango da abiapuntua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.