Komunikazioa

'Hamaikakoa' eta 'Harrobia' futbol saioak bihar itzuliko dira Hamaikara

'Hamaikakoa'-n Gipuzkoako futbolak tarte zehatzagoa izango du, eta 'Harrobia' plato berri batean egingo dute

urtzi urkizu
Donostia
2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
Realaren eta Athleticen gainean euskaraz egiten diren bi telebista saio bakarrak bihar gauean itzuliko dira Hamaika Telebistara. Aurreko denboraldian bezala, Hamaikakoa Inaxio Esnaolak aurkeztuko du Donostiatik, eta Harrobia Zihara Aranbarrik Bilbotik.

Hamaikakoa saioan formatoa egokitu dute. Mahai ingurua egin beharrean, ikuspuntuak landuko dituzte. Asteburuko partiden ondoren, kazetari bat eta futbol aditu bat bilduko dituzte mahai berean. Elkarrizketa atalari ere eutsiko diote. Eta Gipuzkoako futbolari tarte zehatzagoa eskainiko diote, elkarrizketa berezituekin. Bigarren B Maila, Hirugarren Maila eta emakumezkoen Superligako taldeak ere protagonista izango dira saioaren hirugarren denboraldian. Aurreneko saioan gonbidatua Realeko aurrelari Imanol Agirretxe izango da.

Harrobia saioak plato berria estreinatuko du bihar. Athleticen egunerokotasunak sortzen duena izango dute gai nagusi. Aurten, Liga eta Kopa ez ezik, Europa League ere mintzagai izango dute. Gainera, Bizkaiko gainontzeko taldeei ere lekua egiten saiatuko dira. Elkarrizketak platoan zein kanpoan egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.