Komunikazioa

'Huffington Post' frantziarra «eztabaida elikatzen» saiatuko da

Atari digital berriko akzioen %51 AOL enpresak kontrolatzen ditu; 'Le Monde' taldeak ditu akzioen %34

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
The Huffington Post atari digitalaren bertsio frantziarra aurkeztu zuten atzo Parisen Arianna Huffington enpresariak eta Anne Sinclair kazetariak: www.huffingtonpost.fr. AEBetan 2005. urtean sortutako atari originalaren itxura bera du bertsio frantziarrak. Baina iragarri dutenez, frantsesezko atariak bere independentzia editorialari eutsiko dio, eta Frantziako kulturarekin «armonian» landuko dituzte gaiak. Sinclairrek azaldu duenez, webgunea ez da neutroa izango: «Eztabaida elikatuko duen ikuspuntu bat eskaintzen saiatuko da».

Ameriketako Estatu Batuetako AOL enpresak kontrolatuko ditu www.huffingtonpost.fr atariko akzioen %51, Le Monde egunkariko taldeak akzioen %34, eta Nouvelles Editions Independentes taldeak %15.

David Kessler da atariko komunikazio zuzendaria, Liolen Jospin lehen ministro ohiaren aholkularia izandakoa. Erredaktoreburua, berriz, Paul Ackerman da, Le Figaro-ko edizio digitalaren arduraduna izandakoa. Blogarien artean daude Anne Baldassari, Raphael Enthoven, Gilles Jacob, Shahin Valle etaRene Frydman.

Bertsio espainiarra martxoan helduko da, Prisaren eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.