Naroa Iturriren ordez Inaxio Esnaolak aurkeztuko du bihartik aurrera Hamaika telebistako Hurbilean elkarrizketa saioa. Aurreneko denboraldiaren ildo beretik joango da saioa, Euskal Herriko pertsona ezagunei hurbileko elkarrizketa sakonak eginaz.
Aurreko denboraldian, besteak beste, Ramon Etxezarreta, Fermin Muguruza, Andoni Egaña, Mertxe Aizpurua eta Carlos Garaikoetxea elkarrizketatu zituzten.
Biharko gonbidatua Ramon Labaien Donostiako alkate ohia izango da. Tolosan jaioa, politika eta enpresa munduan ibilbide luzea egindakoa da Labaien. Gertutik ezagutu ahalko da Hamaikan.
Komunikazioa
'Hurbilean' bihar itzuliko da Hamaikara, Inaxio Esnaola aurkezle dela
Ramon Labaien izango da elkarrizketa programaren bigarren denboraldiko aurreneko gonbidatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu