Kapitalismoan sistemikoak diren krisi garai hauetan gauza berezi asko bizitzen ari gara. Lehen aldia da krisi ekonomiko-politikoari, krisi energetikoa eta krisi ekologikoa bateratzen zaizkiola. Krisiak gertatu izan dira, baina aldi berean krisi mota ezberdinak inoiz ez.
Honekin batera, oraindik gaztea den sareak eskainitako interkonexio aukerak eta informazioaren elkartrukearen ondorioak ez ditugu ezagutzen guztiz. Wikileaks bezalako fenomenoek eta teknologia hauek herrialde arabiarretan, baina ez bakarrik arabiarretan (Grezia, Italia...) aukera berriak sortzen ari da.
Batzuen ustez informazio gizartean bizi gara, beste batzuentzat sare gizartean, baina hitz horiek guztiek oraindik guztiz ikusi ezin dugun errealitate posible batzuk adierazteko bakarrik balio dute. Definizio horien guztien ondorioak ikusteko daude oraindik. Aurreko munduari eusteko tentazioa oso indartsua da.
Batzuek etorkizun hobeago bat ikusten dute aurrean. Lehen aldiz, informazioa eta ezagutza, kapitalaren balioaren gainetik jarriko duen etorkizun bat. Oso positiboa litzateke hau bakoitzak informazioa eskuratzeko erraztasun guztiak eta horiek ezagutzan bilakatzeko aukera izango balu. Googlek adibidez informazio guztia bere algoritmoaren bidez ikusteko aukera ematen digu. Duela gutxi bilaketen %12an eragingo duen aldaketa bat iragarri digu. Googlek jasotzen dugun informazioan eragiteko duen ahalmena erakusten digu adibidez.
Hala ere, ikuspuntu honetan akats batzuk daude. Informazioa emanda, ezagutza guztiz automatikoki sortu daitekeela momentuz behintzat gezurra da. Momentuz diot, etorkizunean beharbada inteligentzia artifizialak hein batean hobetu dezakeelako hau. Era berean, informazio gabezia edo informazio uholdea kudeatzeko filtro indibidual eta kolektiboak oraindik ez ditugu oso garatuak. Horregatik pertsona batzuengan Internetek sortzen duen ezinegon sentsazio hori.
Baina, informaziotik, ezagutza lortzea posible bada ere, jendartean ongizatea sortzea ez da automatikoa. Horri horrela balitz, aberastasuna hobeto banatua egongo litzateke eta ez ginateke murriztapen sozialak pairatzen egongo. Internetek paper garrantzitsua beteko du hurrengo urteetan, baina horren atzean betiko arazo estrukturalak egon daitezke, beste ezer egiten ez badugu behintzat.
Komunikazioa. Irlen sarea
Informaioa, ezagutza eta ongizatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu