Komunikazioa

Itziar Alduntzinek 'Ze Martxa' saioa aurkeztuko du Gaztean

Amaia Artetxek eta Xabier Bolunburuk 'Akabo Bakea!' egingo dute egunero, 22:00etatik gauerdira

urtzi urkizu
Donostia
2012ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Hainbat berrikuntza izango ditu Gazteak, bihar hasiko duen denboraldian. Arratsaldero, 18:00etan, Itziar Alduntzinek Ze Martxa programa aurkeztuko du, entzuleen mezuak eta deiak musika onenarekin jantziz. Gauetan, berriz, Amaia Artetxek eta Xabier Bolunburuk Akabo Bakea! saioa egingo dute (22:00etatik gauerdira). Entretenimendua izango da nagusi programa berri horretan.

Aurreko urteetan bezala, goizeko lehen orduak Dida! saioak beteko ditu. Atal berriak ekarriko dituzte Joseina Etxeberriak, Edurne Garmendiak, Ainhoa Vitoriak eta Jon Gotzon Aldaparenak.

B Aldea saioan jarraitu beharreko taldeak eta artista berriak aurkeztuko dituzte Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.

Ostiraletan musika elektronikoa eramango du Ibon Fernandezek Pop Track saiora (21:00etatik 22:00etara). Ostiral gauerdietan, berriz, Mark Brown DJren musika entzun ahalko da.

Dance musika Gaztea Go irratsaioan jarriko dute. Armin Van Buuren DJak ere parte hartuko du EITBko irrati formulan. Arkaitz Basterrak Pragatik egingo du Cool Klub larunbatetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.