Komunikazioa

Izraelewicz 'Le Monde' egunkariko zuzendari

'La Tribune' eta 'Les Échos' egunkarietako erredakzio zuzendari ohiak Eric Fottorinoren lekua beteko du

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Erik Izraelewicz kazetaria da Le Monde egunkariko zuzendari berria, atzo erredaktoreen batzar orokorrak izendapena onartuta. Izraelewiczen hautagaitza akziodun berriek aurkeztu zuten, urtarrilean: Pierre Berge enpresariak, Matthieu Pigasse bankariak eta Xavier Niel Free telefonia enpresako sortzaileak.

Eric Fottorino izan da 2007. urtetik hona Frantziako egunkariko zuzendaria, eta atzo irakurleak agurtu zituen artikulu baten bidezwww.LeMonde.fr webgunean (gaur paperean dator).

Erik Izraelewicz (Estrasburgo, Frantzia, 1954) 1986an iritsi zen Le Monde-ra, ekonomia sailera. Les Échos ekonomia egunkarira joan zen 2000. urtean, eta erredakzio zuzendari izendatu zuten 2007an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.