Komunikazioa

Kanadako lehen egunkariaren edizio digitala, ordaintzekoa

'Chicago Tribune' egunkariak ere bide bera hartuko du, eta sareko edukiengatik kobratuko du aurki

urtzi urkizu
Donostia
2012ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Ipar Amerikan gero eta gehiago dira Interneteko bertsioan irakurleei kobratzen ari zaien egunkariak. Aste honetan bertan, erabaki hori hartu du Kanadako lehen egunkariak: The Global and Mail. The New York Times-ek erabiltzen duen sistema bera jarri du martxan Kanadako kazetak: hamar artikulu doan irakurri ahalko dira, eta, eduki guztiak irakurtzeko, hilean hogei dolar ordaindu beharko dira. Paperezko edizioaren harpidedunak direnak doan sartu ahalko dira webguneko tarte guztietan.

John Stackhouse The Global and Mail-eko zuzendariak adierazi du azken urte eta erdian ordaintzeko sistema jartzearen abantailak eta desabantailak aztertzen aritu direla: «Ordaintzeko sistema goranzko joeran doa kazetaritzaren munduan. Azkeneko bi urteetan, munduko ehunka kazetatan egin dute hori». Philip Crawley editoreak, irakurleei idatzitako gutun batean, honako hau helarazi die: «Gure irakurleek etengabeko hobekuntza eta edukien kalitatea eskatzen dute. Horrek inbertsioa eskatzen du, eta digitalean kobratzeak lagundu egingo digu alor horietan inbertitzera». Kanadako egunkariaren etapa berrian, aurki egoitza bat sortuko dute Hego Amerikan.

'Chicago Tribune', bide beretik

Interneteko edizioan kobratzen hasiko den beste egunkari bat Chicago Tribune da, AEBetan gehien saltzen diren hamar egunkarietako bat. Azaroaren 1ean hasiko dira ordaintzeko sistemarekin. Premium edukiak irakurtzeko —ikerketa erreportajeak eta iritzi artikuluak—, hilean 14,99 dolar ordaindu beharko dira, The New York Times-en prezio bera. Beste zenbait eduki doakoak izango dira urrerantzean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.