Komunikazioa

Kazetari bati lan egitea debekatu diote Turkian

Havva Karakaya. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Kazetaritzan urtebetez aritzea galarazi dio Turkiako auzitegi batek Havva Karakaya kazetariari. Kirsehir hiriko Postasi egunkariaren jabe eta zuzendaria da Karakaya, eta arazoak izan ditu hiriko udalaren inguruan argitaraturiko artikuluengatik.

Kazetariak argitaraturiko testu batek udalaren irudia «zikintzen» duela erabaki du auzitegiak. Udalari 3.122 euroko kalteordaina emateko agindu dio Karakayari, eta bere lanetik aldentzeko urtebete eta 10 egunez. Epaia «guztiz pertsonala, alegala eta erabat subjektiboa» dela esan du ÇGD kazetarien elkarteko buru Ahmet Abakayk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.