Komunikazioa

'La mañana de La1' saioa, platoan ikuslerik gabe

Dirua aurrezteko figuranteak kendu, eta hemendik aurrera orkestra txiki bat jarriko dute platoan

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Murrizketa prozesuan sartuta dago RTVE. Eta horren erakusgarri, diru pixka bat aurrezteko hemendik aurrera Las mañanas de La1 saioan ez da jenderik egongo platoan. Goizero dozena bat lagun joaten ziren platora, figurante lanak egin eta agintzen zitzaienean txalo egiteko. Lau orduko betebehar horregatik, 35 euro ordaintzen zitzaizkien.

Hemendik aurrera, ordea, orkestra txiki batek beteko du jendearen lekua. Eta horrek dirua ekarriko dio TVEri, SGAEren bitartez. Dena den, diru gehiago aurreztuko dute Overon ekoizpen etxearekin kontratua etetean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.