Komunikazioa
'Le Monde' egunkariak «aldatu beharra» dauka
HEDABIDEAK. Erik Izraelewiczek, Le Monde egunkariko zuzendariak, aldaketak egiteko garaia dela adierazi du, euskarri guztietan «kalitate berdina» eskaini ahal izateko. Multimedia alorrean hobekuntzak nahi ditu; sakelakoetako, informatika tabletetako eta Interneteko zerbitzuak indartzea da helburu nagusia. Paperaren eta web-aren arteko fusioaren alde egingo du, «marka bera ekoizteko bi hornidura izatea ez baita errentagarria; ez ekonomikoki, ezta arlo editorialean ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu