Besteak sufritzen ikustea gogoko dutenek zorionekoak izango dira, bihartik aurrera El Conquistador del Aconcagua saioaren hurrengo denboraldia hasiko baita. Zortzi pertsona estu eta larri ikustea nahikoa ez nonbait, eta, aurten, 16 lehiakide ibiliko dira Hego Amerikako malkarretan.
Aurten hautaproba zabala egin dutela esan zuten atzo saioko eta ETBko ordezkariek, denboraldia aurkezteko eginiko prentsaurrekoan. Mendian eskarmentu gutxiko jendea aukeratu dutela esan zuten, eta «erronka izugarriak» jarriko dizkietela, 6.962 metro garaieko tontorrean ikurrina jartzeko ahaleginean. Oraingoan, gainera, aurrekoetan baino askoz beherago hasiko da dema: Valle Hermoson, itsas mailan. Han, girotzeko eta egokitzeko ariketei ekingo diete. Astero lehiakide bat kanporatuko dute.
Mikel Goñiren lehia paraleloa
Bigarren aukera izango du Mikel Goñi pilotariak igandetik aurrera. El Conquistador del Fin del Mundo saioaren hirugarren denboraldian, taldeko kapitaina izan zen, baina pneumoniaz gaixotu zen, eta etxera itzuli behar izan zuen. Juanito Oiartzabal mendizalearekin batera ikusiko dugu pilotaria. «Aconcaguan bezainbeste ez dut inoiz sufritu», esan zuen grabatzen amaitu ondoren.
Lehiaketa igandean emango dute, 22:15ean, eta astelehenean, ordu berean, Aconcagua. La Aventura eztabaida saioa. Iñaki Lopez aurkezleak kanporaturiko lehiakideak hartuko ditu platoan, eta lehiaz hausnartuko dute.
Komunikazioa
Lehiakide gehiagorekin hasiko da bihar 'El Conquistador del Aconcagua'
Eskarmenturik gabeko zortzi gizon eta zortzi emakumek mendiaren gailurrera heltzeko ahaleginari ekingo diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu