Komunikazioa

'Lokaleroak' saioaren sari banaketa Zornotzan

Bigarren denboraldiari amaiera emateko, topaketa berezia antolatu dute gaur gonbidatu ugarirekin

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
ETB3ko Lokaleroak saioaren bigarren denboraldiari amaiera emateko, gonbidatu ugari deitu dituzte gaurko Zornotzan, Ixerbekoako txosnen gunean. Herri bazkariaren ostean, 17:00etatik aurrera kontzertuak izango dira: Uxue Urdin, Smoking Hill eta Herri Oihua. 20:00etan sari banaketa izango da, Jon Gomez Garaik aurkeztuta. Aurtengo irabazlea Mungiako taldea izan da, eta bigarren tokian Barakaldokoa gelditu da. Costa Dauradara joateko bidaia bat eraman dute Mungiako gazteek, eta Barakaldokoek, afari bat. Sari banaketaren ostean, Belako taldeak joko du, Gaztea Maketa Lehiaketako azken irabazleak. Gaua Zirkinez Bez talde zornotzarraren dantzaldiarekin amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.