EHUko Komunikazioen Ingeniaritzako Saileko Seinalearen Tratamendu eta Irrati-komunikazioen taldeak (TSR) bigarren belaunaldiko lurreko telebista digitaleko DVB-T2 izeneko sistema berrirako hargailu profesional aurreratuenetako bat garatu du. Hargailu hori LTD berriaren probetan erabiltzen ari dira, Bartzelonan.
DVB-T2 sistemak seinale bera hainbat gailutan (tabletak, ordenagailu eramangarriak, telefonoak...) jasotzea ahalbidetzen du, eta hori ezinezkoa da telebista digitaleko egungo sistemarekin. Halaber, mugimenduan telebista zuzenean jasotzea dakar. Gainera, egungo telebista digitalak baino askoz informazio handiagoa transmititu ahal izango duenez, programak bereizmen handian edo hiru dimentsiotan hedatzea errazten du.
Manuel Velez irakasleak koordinatu dituen hamar ikertzailek parte hartu dute hargailuaren proiektuan. Hargailuak DVB-T2 sistemaren seinaleen parametroak zehaztasun handiz neurtzea ekarri du, eta, beraz, ezinbesteko tresna da seinale horiek transmititzen dituzten ekipoek zuzen funtzionatzen duten egiaztatzeko.
Komunikazioa
LTD berrirako hargailu bat garatu du EHUko talde batek
Probatzen ari dira sistema berria, eta telebistaren seinale bera gailu eramangarrietan jasotzea eskaintzen du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu