Nazioarteko hainbat herrialdetako ekoizleekin bileraz bilera dabiltza egunotan euskal ekoizpen etxeetako kideak, Cannesko Mipcom azokan. Enpresa bakoitzak lau bilera hitzartu ditu, eta Eiken ikus-entzunezko klusterrak iragarri du salmenta onak irten daitezkeela horietatik. Akordioen artean, nabarmenena Malaysiako Cartoon 4Kids enpresak eta Baleuko ekoizpen etxeak sinatu dute. Malaysiako Gobernuko ordezkariek parte hartu dute sinatze ekitaldian.
Cannesen, honako euskal enpresa hauek daude egunotan, Basque Audiovisual markaren erakuslekuan: 3Koma, Bainet, Baleuko, Expressive, Idem 4, K2000, Mediabask, Pausoka, Silverspace, Sonora, Vilau eta InteracTVT.
Eiken ikus-entzunezko klusterraren eta Etxepare institutuaren arteko lankidetzari esker daude Cannesko azokan euskal ekoizpen etxeak.
Pobreziaren zergatiak
Formatu berrien bila dabiltza egunotan enpresetako ordezkariak Mipcom azokan. Aurkeztu dituzten formatu berrien artean Risto Mejidek asmatutakoa dago: Ransom; lehiakide bat lau egunez bahitu egingo dute eta haren ingurukoek ez dute ezer jakingo. Julian Iantzi da aurkezlea. Formatu hezigarriagoa ematen du Why poverty? Steps gobernuz kanpoko erakundeak aurkeztu duen saioarenak. Pobreziaren zergatiak azalduko ditu, eta dagoeneko 40 kate prest agertu dira emititzeko. Hala, saioa 500 milioi ikus-entzunlerengana iritsiko da.
Komunikazioa
Malaysiako enpresa batekin akordioa sinatu du Baleukok Mipcom azokan
Erakusleku propioan batu dira euskal enpresak aste honetan Cannesen, Basque Audiovisual markapean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu