ETB2k azken boladan duen batez besteko ikusle kopurua bikoiztu zuen asteartean, Mario Onaindia politikariaren bizitzaren inguruko El precio de la libertad telefilmarekin.
ETAn sartu eta Burgosko epaiketaren arteko tartea kontatzen du filmak. Zinemaldian estreinatu dute, eta lehen zatia eman zuten herenegun telebistan. ETBko prentsa bulegoak atzo zabaldu zuenez, 114.000 ikuslek ikusi zuten filma, batez beste, eta une batzuetan 319.000 ikusle ere izan zituen.
Normalean zinema eskaintzen duen La Noche De... saioaren barruan eman zuten telefilma. Felix Linaresek eginiko aurkezpen bereziak 120.000 ikusle izan zituen, batez beste (%13,3).
Bi zatitan
Telefilma bi ataletan ematea erabaki du ETBk. Bigarren zatia datorren asteazkenean, irailak 28, emango dute, 22:00etan.
Ana Murugarrenek zuzendu du telefilma. Quim Gutierrez aktoreak Onaindiarena egiten du, Teo Uriarterena Andres Herrerak, eta Txutxo Abrisketarena Mikel Losadak. Horrez gain, Xavi Boadak Roson ministroa antzezten du.
Komunikazioa
Mario Onaindiaren inguruko filmak ikusleen %15en arreta lortu du
ETAn sartu eta Burgosko epaiketa artekoa kontatzen du lanak; bigarren zatia 28an emango dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu