Euskadi pregunta saioan, Laura Mintegi (EH Bildu), Iñigo Urkullu (EAJ), Antonio Basagoiti (PP) eta Patxi Lopez (PSE-EE) bildu nahi ditu ETB2k. Tengo una pregunta para usted TVE katean izandako programan dago oinarritua formatua. Lehendakaritzarako hautagaiek zuzenean erantzun beharko dituzte herritar anonimoek egiten dizkieten galderak. Laura Mintegi izango da galderak erantzuten lehena, Antonio Basagoiti bigarrena, Patxi Lopez hirugarrena, eta Iñigo Urkullu azkena.
Programa hauteskunde kanpainan egongo den programazio bereziaren barruan kokatu dute, eta galderak egingo dituzten herritarren aukeraketa martxan da jadanik.
Lau saio, oraingoz
Programaren nondik norakoak oraindik ere zehaztu gabe daude; izan ere, UPDko eta Ezker Batuko hautagaiek saioan parte hartzeko aukera eduki dezakete. Hauteskunde Batzordeak bi eguneko epea dauka zehaztapenak emateko, eta horren baitan saioaren nondik norakoak zehaztuko dira. Oraingoz, lau saio izango dira, eta, hala, herritarrek aukera izango dute zuzenean alderdi nagusienen buruei galderak egiteko.
Komunikazioa
Mintegi, Urkullu, Lopez eta Basagoiti, 'Euskadi pregunta' saioan
ETB2k lau lehendakarigaiak batu nahi ditu herritarrek proposatutako galderak erantzuteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu