RTVE taldearen eredua kolokan dago. Kolokan dago Espainiako Gobernuak emandako dirutik 200 milioi euro gutxituta zerbitzu guztiak ezingo dituztelako mantendu. Kolokan, eta, gainera, RTVEk aurrekontuaren %80 hitzemanda dagoeneko.
Horiek horrela, 200 milioi euroko murrizketari aurre egiteko, kontseilari batzuk publizitatea TVEra itzultzea aztertzen eta eskatzen hasi dira. Santos Ruesga ekonomia irakasle eta UGTko kontseilariak biharko bilera berezian egingo du iragarkiak itzultzearen aldeko proposamena. Orduko hiru minutuz autopromozioak eman ordez, iragarki komertzialak jartzea proposatuko du. «Ikus-entzuleari ez lioke askorik eragingo. Egun kate publikoak orduko lau minutuz autopromozioak emateko aukera du», dio Ruesgak.
Aztertzen ari diren beste neurri batzuk dira kirol eskubideak saltzea eta kateren bat ixtea. Teledeporte izan daiteke itxi dezaketen katea, baina horrekin ez lukete diru asko aurreztuko kirol eskubideak erosiak baitituzte. Olinpiar Jokoek 70 milioi euroko kostua dute TVErentzat, eta eskubideak saltzea oso zaila dute.
Komunikazioa
Murrizketak direla eta, TVEra iragarkiak itzultzea aztertzen ari dira
RTVEko UGTko kontseilari Santos Ruesgak egingo du proposamena biharko bilera berezian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu