Komunikazioa

'Navarra directo' saioko langileen %60 lanik gabe geratuko dira gaur

Saioko langileek diote amaitu dela 'Navarra directo'-k Nafarroako bazter guztiak bisitatu dituen zikloa

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
ETBko Navarra directo saioa azken urteetan egin duten hogei langileetatik hamabirentzat gaurkoa izango da azken eguna. «Ikus-entzunezko hamabi profesional kalean geldituko dira, sektore honentzako bereziki zaila den garai batean», salatu dute langileek. «EITBko zuzendaritzak ez du inongo arazorik izan Nafarroan eta Nafarroarako Euskal Telebistak egiten duen programa bakarraren hegoak mozteko orduan. Eta oraindik ere arazo gutxiago, profesional hauek guztiak lanik gabe uzteko orduan».

Azken bi hilabete eta erdian, saiokideek 43.000 sinadura jaso dituzte, eta Nafarroako Gobernuan eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztu. Baina ez die askorako balio izan.

Aurreko adierazpenetan esandakoa berretsi dute langileek: «Gutxietsirik sentitzen gara, eta, gainera, gutako asko kaleratuta gaude».

Saioak aukera eman du urteotan kaleko jendearen ahotsa entzuteko. Orain, ordea, «Navarra directo-k Nafarroako bazter guztiak bisitatu dituen ziklo bat bukatu du». Aurrerantzean, saioaren hogei minutuko emanaldia mantenduko da, baina lan egin duen taldearen erdia baino gutxiago arituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.