Komunikazioa

Nazioartean arrakasta handia lortu du telesail katalan batek

Spielbergek 'Polseres vermelles' sailaren eskubideak erosi ditu, eta bertsio espainiarra estreinatu berri dute

Edu Lartzanguren.
2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Erietxean dauden haurrak, haien gaitzak, ametsak, itxaropenak eta, batez ere, haien arteko harremanak. Horra Polseres vermelles (Eskumuturreko gorriak) telesailak proposatzen duen egoera. Kataluniako TV3ek aurten eman ditu sailaren lehen denboraldiko hamabost atalak, eta arrakasta handia izan du. Atzo estreinatu zuten gaztelaniara bikoizturiko bertsioa, Espainiako TNT katean. Steven Spielbergen DreamWorks ekoiztetxeak, berriz, bertsio estatubatuarra egiteko eskubideak erosi berri ditu.

Benetako bizipenak

Telesailaren arrakasta Albert Espinosa gidoilariaren lanean oinarritzen da, hein handi batean. Umorez eta samurtasunez kontatzen du gazteen istorioa, azken batean bere bizitza kontatzen ari delako. 14 urtetik 24 urtera erietxean izan zen Espinosak, minbiziak jota, eta hanka bat, birika bat eta gibelaren erdia galdu zituen. «Eta, halere, zoriontsua izan nintzen», dio.

Marta Kaufmannek (Friends) moldatuko du telesaila ABC katearentzat. Espinosa eta bere taldea negoziatzen ari dira, besteak beste Mexikon eta Kanadan lanaren bertsioak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.