Telebista

'Ogibide, Berdinbide' saioa hasiko da gaur Hamaikan

Erreferente izan daitezkeen emakumezko langileak izango dira programako protagonistak.

Hamaika telebistaren 'Ogibide, Berdinbide' saioa.
Hamaika telebistaren 'Ogibide, Berdinbide' saioa.
urtzi urkizu
2024ko urtarrilaren 9a
05:00
Entzun

Ogibide desberdinak ezagutarazteko programa bat prestatu du Hamaika telebistak. Euskarazko kateak Ogibide. Berdinbide izeneko saioa estreinatuko du gaur, 22:00etan. Hamasei atal izango ditu denboraldiak, eta asteartero emango dute —Hamaikaren webgunean ere ikusi ahalko da—. Iruñeko ordezkaritzako lantaldeak egingo du saioa.

Atal bakoitzean ogibide bat berreskuratzen saiatuko dira. Hain zuzen ere, lanbide horren egunerokoa ikus-entzuleari gerturatuko diote. Bide batez, galtzear dauden ofizioen berri emango dute saioan. Langileen ikuspegian jarriko dute arreta. Hortaz, Hamaikaren kamerek langile baten egunerokoari jarraituko diote, bere erritmoan bidea eginez eta bere lanaldiak osatzen duen munduan murgilduz.

Hamaikaren lantaldeak ahalegin berezia egingo du gizon eta emakumeen arteko berdintasunean, «pantailara ekarriz erreferente izan daitezkeen emakume langileak». Izan ere, gizonezkoen lanbide izan direnetan emakumeak bistarazteko saiakera egingo du Hamaikaren lantaldeak. Nafarroako hainbat ofizio, profesio, kirol, eta kultur arlotako pertsonak azalduko dira ataletan.

Programa berriaren bidez, Hamaikak feminismoaren eta berdintasunaren balioekin bat egin nahi du. «Hamaikak berdintasuna sustatu nahi du, ogibide desberdinak erakutsiz».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.