Pakistango hiru kazetariren aurka egin du Poliziak

2020ko irailaren 17a
00:00
Entzun
ISLAMABAD. Pakistango hiru kazetariren aurkako auziak zabaldu ditu Poliziak, horiek armada kritikatu ostean. Bilal Faruqi The Express Tribune egunkariko editorea atxilo hartu zuten, eta, orain, epaitegitik igaro beharko du; Asad Toor SAMMA telebista kateko ekoizlea behin-behinean aske utzi dute; eta Absar Alam kazetariak bere aurkako auzi bat zabalik dauka. Pakistango kazetarien sindikatuak adierazpen askatasunaren aurkako kanpaina salatu du, euren arabera, Imran Khan lehen ministroa 2018an boterera iritsi zenean hasi zena.

Aljerian, bestalde, Khaled Drareni kazetariari hiru urteko espetxe zigorra bi urtera murriztu diote. Joan den martxoan, herrialdeko agintarien aurkako mobilizazioen berri ematen ari zela atxilotu zuten kazetaria, eta «batasun nazionala arriskuan jartzea» egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.