2010. urtean 31 milioi euroren galerak izan ostean, Frantziako France Soir egunkariak paperezko edizioa kentzea erabaki du. Urte amaieran egingo dute hori, eta datorren urtetik aurrera soilik Interneteko edizioa izango dute. Zuzendaritzak 127 langileetatik 89 kaleratzeko asmoa du. Langileen hiru laurdenak kalean gelditu ostean, 32 lagunek aterako dute aurrera edizio digitala.
France Soir egunkariak 60ko eta 70eko hamarkadetan izan zuen garai onena. Milioi bat ale saltzen zituzten orduan. De Gaulle jeneralaren heriotza gertatu zenean lortu zuten markarik onena, 1970ean, 2,2 milioi ale salduz.
Azkeneko urteetan, ordea, egunkariaren egoera okertzen joan da. 2009. urtean, Aleksandre Pugatxev jabeak adierazi zuen egunkariaren helburua luze gabe 40.000 aletatik 100.000ra igotzea zela. Horretarako promozio kanpaina erraldoi bat jarri zuten martxan, eta 20 milioi euro gastatu. Iaz, egunkariaren prezioa 50 zentimotara jaitsi zuten. Eta milaka ale batzuk gehiago saldu zituzten, baina ez proiektua altxatzeko adina.
Paperetik digitalerako trantsizioa egiteko, 10 milioi euro inbertituko ditu Pugatxevek.
Komunikazioa
Papera utzi, eta egunkari digital bilakatuko da 'France Soir' datorren urtean
Egunkariko 127 langileetatik 89 kaleratuko dituzte; Interneteko edizioa 32 lagunek egingo dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu