Duela hamabi urte Políticamente incorrecto izenarekin hasi eta egun Plató 2.0 izena zuen ETB2ko programak bereak egin du. Abenduaren 21ean emititu zuten azken saioa, eta urtarrilean ez du jarraituko. «ETBk esan digu beste formatu batekin esperimentatu nahi dutela. Horretarako, beste ekoizpen etxe bati egingo diote enkargua», azaldu du Karmelo Vivancok. Hamabi urteotan Vivanco izan da saioko zuzendaria. «Saioa kentzearen arrazoia ez dira audientzia datuak izan. Azken hiruhilekoa, esate baterako, ez da txarrena izan». Edonola ere, programak ez zuen ikusle datu ikusgarririk. Eta haren ordutegia, asteazkena 00:30ean, ez zen ikusle kopuru handiak bereganatzeko aproposena ere.
2009ko aurreneko hilabeteetan ikusle datu paregabeak izan zituen programak, %10eko ikusle kuotatik gora. Ordutik, jaitsiz joan da. «Plató 2.0-k sekula ez du hartu Políticamente Incorrectoren audientzia maila».
Estibaliz Ruiz de Azua izan zen saioko lehen aurkezlea, eta zazpi denboralditan aritu zen. Juan Carlos Etxeberriak atal batzuk aurkeztu zituen. Sonia Hernando urte pare batez aritu zen. Eta 2009. urtetik hona, Dani Alvarezek aurkeztu du programa.
Komunikazioa
'Plató 2.0' eztabaida saioa kendu du ETBk, hamabi urteren ostean
ETBko zuzendaritzak beste formatu batekin esperimentatu nahi duela adierazi dio Baleukori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu