Komunikazioa
'Público.es' erosi du Display Connectorsek
Webgunea eskuratu duen enpresan akzioen %5 Jaume Roures 'Público' egunkariko jabe ohiaren esku daude
Otsailean utzi zion paperean argitaratzeari Público egunkariak, baina Interneten Público.es webguneak jarraitu du. Kalean gelditu ziren 130 langileak batu egin ziren, eta webgunea erosteko asmoa zuten. Eroslea, ordea, Display Connectores enpresa izan da. 412.000 euro ordaindu dituzte. Enpresa horretan akzioen %5 Jaume Roures Público egunkaria kontrolatzen zuen enpresariaren esku daude. Dena den, Público-ko langile ohiak beste proiektu bat martxan jartzeko lanean ari dira buru-belarri: MásPúblico. Paperezko edizio bat izango du, eta beste bat sarean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu