Sakelakorako eta tabletarako aplikazioa hobetu du BERRIAk

Edu Lartzanguren.
2018ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Webgunea berritzeko eta hobetzeko prozesua abiatu zuen BERRIAk urrian. Orain, Interneteko gunea sakelako telefonoekin eta tabletekin hobeto sinkronizatzeko aplikazioaren bertsio berria plazaratu du.

Aplikazio berritua instalatzen dutenek errazago nabigatu ahalko dute ordenagailurako, sakelakorako eta tabletarako bertsioetan, diseinuak bateratuta ikusiko dituztelako plataforma guztietan. Horri esker, webgunean gehitu dituzten atalak telefonoetan eta tabletetan ere ikusi ahalko dituzte. Esaterako: albiste multzo bat gai baten inguruan antolatzen direnean —Katalunia, kasurako— aplikazioan ere bilduta ikusiko dituzte gailuetako erabiltzaileek.

Agenda eta telebista

Bi aukera gehiago izango dira menu nagusian: ekitaldi eta ikuskizunen agenda kontsultatu ahalko dute erabiltzaileek, baita telebistako programazioa ere.

Horrez gain, BERRIAko paperezko edizioaren hemerotekan sartu ahal izango dira, artikuluen PDFak ikusteko. Artikuluak gordetzeko sinkronizazio arazoak konpondu ditu bertsioa berrituizanak. Android sistema operatiboan 2.9.5 bertsioa instalatu behar dute aplikazioa eguneratu nahi dutenek, eta, iOS sistema operatiboan, 2.9.7 bertsioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.