Komunikazioa

Sare sozialen erabiltzaileak mila milioi baino gehiago izango dira aurten

Deloitte enpresaren arabera, sare sozialetako publizitate negozioa lau mila miloi dolarretara helduko da

Sare sozialek gero eta zabalpen handiagoa dute munduan. BITARLAN.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Sare sozialen indarra mundu osoan gero eta handiagoa da. Horren erakusgarri, Deloitte kontsultorak 2011. urterako egin duen aurreikuspen azterketa. Urtea amaitzerako sare sozialen erabiltzaileen kopurua mila miloitik gorakoa izango da. Halaber, sare horietan 2.000 milioi iragarki baino gehiago jarriko dituzte. Eta publizitatearen negozioa 4.000 milioi dolarretara iritsiko da.

Adin guztietako erabiltzaileak dituzte sare sozialek. Dena den, nabarmentzeko modukoa da Europako Batzordeak berriki egin duen lan batek azaleratu duena: Europako adingabekoen laurden batek bere orria edo profila dauka sare sozialetan. 9-12 urte arteko haurren %38 sare sozialetan daude. Gutxien Frantzian (%25), eta gehien Herbeeretan (%70). 13-16 urte bitarteko neska-mutikoetan profila dutenen portzentajea oso handia da: %77koa. Europako Batzordeko Agentzia Digitalak dio haur askok ez dituztela babes neurriak hartzen. «Beraz, mina eta jazarpena jasotzeko aukerak dauzkate».

Telebistak 3.700 milioi ikusle

Internetek gero eta zabalpen handiagoa duen arren, Deloitte kontsultorak dioenez, telebista da jaun eta jabe komunikazioaren alorrean. 2011n 40 milioi ikusle berri izango ditu telebistak; mundu osoan, 3.700 miloi izango dira.

Bestalde, 425 milioi tableta eta telefono inteligente salduko dira aurten. 390 milioi mahaiko ordenador, ordenagailu eramangarri eta netbook salduko dira.

Bideo jokoek 52.000 milioi dolarreko negozioa sortuko dute, 2010. urtean %6 gehiago. Apps edo aplikazioen negozioa, berriz, %60 haziko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.