Tele5ren taldeak zazpi kate ditu jada LTDan. Gizonezkoentzako Energy kateak gaur hasiko ditu probako emisioak; 24 orduko programazio egonkorra urtarrilaren 9an iritsiko da.
2012. urteko motoziklismo txapelketa izango da Energy katearen ardatza. Eta emanaldietarako, Angel Nieto piloto ohia eta Lara Alvarez kazetaria fitxatu dituzte. Proba gehienak Tele5n emango badituzte ere, entrenamenduak, saio bereziak eta proben errepikapenak Energyn izango dira ikusgai.
Datorren urteko Eurokopa futbol txapelketak ere presentzia nabarmena izango du Mediaseteko kate berrian.
Kirol emanaldiez gain, zinema,atzerriko telesailak eta gaurkotasuneko dokumentalak emango dituzte. Kate berri honekin, Mediasetek Antena3eko Nitrorekin lehiatu nahi du.
Mediaseteko kate eskaintza horrela geldituko da kanal berriarekin: Tele5 kate jeneralista, publiko guztientzat; Cuatro, ikusle gazteei begira; LaSiete, aurreko bi kateetako errepikapenekin; FDF, telesail eta filmez osatua; Boing, haurrentzat; Divinity, emakumeei begira, eta Energy, gizonezkoentzat. Taldearen politika komertzial berriaren barnean, Cuatrok, Divinityk eta Energyk iragarki berak aldi berean emango dituzte. FDFk eta La Sietek paraleloki emango dituzte. Tele5 eta Boing, aldiz, modu independientean ariko dira.
Komunikazioa
Tele5ren taldeko Energy kate berriak gaur hasiko ditu probako emisioak LTDan
Gizonezkoentzat egindako katea izango da Energy, Antena3eko Nitrorekin lehiatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu