Komunikazioa

Telemadrideko Julio Somoanok zuzenduko ditu TVEko albistegiak

urtzi urkizu
Donostia
2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Fran Llorente kazetariaren lekua hartuko du Julio Somoanok (Oviedo, Espainia, 1976) TVEko albistegien zuzendaritzan. Gainera, gaueko albistegia aurkeztuko du; Pepa Bueno SER katean ariko da datorren denboraldian. Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen kazetariza Somoanok. Orain arte, Telemadrideko gaueko albistegia gidatzen zuen, eta zutabeak idazten zituen La Gaceta egunkari ultraeskuindarrean.

Radio Nacionaleko zuzendari berria, berriz, Manuel Ventero izango da (Avila, Espainia, 1961), Benigno Morenoren lekua beteta. 2000tik 2004ra, Jose Maria Aznar presidente zela, RNEko albistegien zuzendaria izan zen Ventero. «Espainiako erregearen mezuak dira libreenak», esan zion Venterok iaz La Razón egunkariari.

RTVE korporazioaren zuzendaritza Teofilo Garciak eramango du. Leopoldo Gonzalez-Echenique RTVEko presidente berria PP eta CIUren aldeko botoekin izendatu dute. Aurtengo aurrekontuan, gobernuak 200 milioi euro murriztu dizkio taldeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.