Interneterako, sakelako telefonoetarako eta telebistarako sortutako fikziozko ekoizpen multimedia bat jarri du martxan Fox International Channels taldeak: The Booth at the End. Fox telebista katera irailean iritsiko bada ere, dagoeneko aurreneko bi atalak Internet bidez ikus daitezke. Sakelako telefonoetarako prestatutako bertsioa martxan dago jada.
Telesaila hamar atalez osatuta dago, eta atal bakoitzak 10-12 minutu inguruko iraupena du. Guztietan egitura bera da: gizon protagonista gai da edozein desio emateko, baina, horretarako, berak agindutako zerbait egin behar dute eskatzaileek. Desio emailearen eta eskatzailearen arteko elkarrizketa AEBetako kafetegi tipiko batean izaten da.
Christopher Kubasik eleberri idazlea da ekoizpenaren gidoilari nagusia. Zuzendaria, berriz, Jessica Landaw da, One Tree Hill eta Cold Case telesailetan aritutakoa. Ekoizlea Michael Eisner da.
Xander Berkeley aktoreak jokatzen du rol protagonista. Bera da adin eta arraza ezberdinetako emakume zein gizonei desioak eskaintzeko gai den gizon misteriotsua. Berkeleyk Apolo 13, Air Force One eta A Few Good Men filmetan eta 24 eta Nikita telesailetan parte hartu du, besteak beste. Haren ondoan agertzen dira Jenni Blong, Kate Maberly, Matt Boren eta Sarah Clarke aktoreak The Booth at the End-en.
Astero atal bat sarean
www.foxtv.es/thebooth webgunean ikus daitezke telesailaren aurreneko bi atalak, gaztelaniara bikoiztuta. Datozen bi hilabeteetan, ostiralero atal berri bat jarriko dute. Atal bakoitza webgunean mantenduko dute, eta, horrenbestez, telesaila osorik ikusi ahalko da irail partean.
Foxek Vodafonerekin batera akordio bat sinatu du, sakelako telefonoetan telesaila zabaltzeko. Hala ere, beste konpainia batzuekin kontratua duten telefonoetan ere ikus daiteke telesaila.
Komunikazioa
'The Booth at the End' ekoizpen multimedia estreinatu dute
Interneten eta sakelako telefonoetan ikus daiteke AEBetako fikziozko saioa; irailean Fox katera iritsiko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu