Kataluniako telebista publikoaren aurrekontua %12,8 murriztu da 2012. urtean. Lantaldean 1.881 langile daude. Baina, hala ere, kanpoko ekoizpenean murrizketak egitea kostatzen ari zaio. Hala, hilero bederatzi milioi euro ordaintzen die kanpoko ekoizpen etxeei saioak egiteagatik, urtean 108 milioi euro inguru. Minoria Absoluta (Polonia) eta Diagonal TV dira TV3tik diru gehien eramaten dutenak.
Bestetik, kirol eskubideen truke, 2010eko urtarriletik 2011ko irailera, 106 milioi euro gastatu zituen TV3k. Alor horretan Mediaprok eraman zuen diru gehien.
Komunikazioa
TV3ren kanpoko ekoizpena ez da jaitsi
Hilero, Kataluniako telebista publikoak bederatzi milioi euro gastatzen du kanpoko ekoizpen etxeetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu