Zenbatetan gertatu zaio ikus-entzuleari La2 kateko dokumental bat ezin ikusi, eta penetan gelditzea. Hemendik aurrera Interneteko sarbidea duenak ez du halako penarik izango, RTVEk irratia eta telebista nahierara zerbitzua jarri baitu martxan. www.rtve/alacarta webgunean telebistako 40.000 programa eta irratiko 60.000 saio daude eskura. Azken hiru urteetako programazioa jarri dute, baita iraganeko beste emanaldi batzuk ere. 104 dokumental saio daude eskaintza horretan. 60 telesailetako 2.500 atal. Kulturako eta zinemako 126 programa. Eta irratiari dagokionez, Radio3 eta Radio Clasicako ehunka musika emanaldi.
Zerbitzu berriari esker, ikusleak nahi duena nahi duenean ikustea aukeratzen duela azaldu du Mara Torres La2 Noticias albistegiko aurkezleak: «Hori iraultza handi bat iruditzen zait».
www.rtve/alacarta webgunean La1, 24 Horas eta Teledeporte kateen emanaldia zuzenean ikus daiteke, ordenadorean zein sakelako telefonoan. Radio Nacionaleko Radio3, Radio4, Radio5, Radio Clásica eta Radio Exterior irratiak ere entzun daitezke.
TVEko albistegi guztiak ikustea ahalbidetzen du zerbitzuak. Baita kulturako eta gaurkotasuneko programak. Dokumentalen atal berezi bat ere jarri dute martxan, honako saio hauetako lanekin: La Noche Temática, Documentos TV, Imprescindibles, Otros Pueblos, Paraisos cercanos, Mujeres en la historia...
Zerbitzuaren gabezietako bat da ezin dela bideorik ordenadorera ekarri edo deskargatu.
Aurki, antzeko zerbitzua EITBn
EITB ere prestatzen ari da nahierara zerbitzua. Apirilean beta fasean izango dute martxan. Baina ekainera arte ez dute bertsio behin betikoa aurkeztuko modu ofizialean. www.eitb.com berriarekin batera aurkeztuko dute.
Komunikazioa
TVEko 40.000 saio internauten eskura jarri dituzte, nahierara
'www.rtve.es/alacarta' webgunean Espainiako telebista publikoaren azken hiru urteetako programazioa jarri dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu