Nola esan agur joan badoan 2011ri? Ostikada eman ipurdian, ken dadila paretik lehenbailehen? Txalo parrasta jo, joan dadila harro ederrean? Onena izango dugu telebista publikoak nola, agurtu, laburtu duen ikustea; gero juzkatzeko, ez hainbeste urtea, baizik telebista publikoa. Hara hor urtearen laburpena, ETBren ustera.
Urtarrila: su-etena. Tabakoaren lege berria. Langabeziak gainditzen du %10. Otsaila: Sortu jaio; bortizkeria errefusatu; Sortu legez kanpo. Alakrana bahitua. Tahrir plaza, udaberri arabiarra. Alex de la Iglesiaren dimisioa. Autoak ez dira saltzen. Discovery-ren azken bidaia. Martxoa: lurrikara Japonian; olatu erraldoia; Fukushimako zentral nuklearra. Miguel Sanzek, agur; Uxue Barkosek, gero arte. Abiadura muga 110 km/h. Apirila: Kukullaga Goikoakoak bota nahi; zazpi familia kalera egunero EAEn. 35.000 familiek, kide guztiak langabezian.
Maiatza: Grezia hondamenaren atarian. AEBek Bin Laden hiltzen dute. Lorcan lurrikara. Bildu garaile etxean; PP estatuan; aldaketak Gipuzkoan, Donostian eta Araban. Ekaina: Garitano eta Izagirre, Azkuna eta Bilbao, De Andres eta Maroto, Barcina eta Maia. Donostia: kulturaren hiriburu; hautagai batzuk haserre; alkatea Bildukoa da. Xala. Luzokerraren afera. Uztaila: turista oldea, errekorra, gastronomia-kulturak erakarmena. Txillida Leku itxita. BBK Live: Coldplay. Samuel Sanchezek, etapa Tourrean. Bielsa, Urrutia. Erretiroa 67 urtera. Norvegian atentatuak. Abuztua: hiru emakume erail. Bost lagunetatik hiru ito.
Iraila: Zinemaldia. Kukutza hustu eta bota, istiluak. Hiru kutxen bat egitea, laugarrenean, Kutxabank, babes politiko zabala. Enpresa ezagunen itxiera: Babcock, Daewoo. Bake Konferentzian, ez Eusko Jaurlaritza, ez Espainiako Gobernua. Urria: gidoia beteta, biolentzia eta izu-ikarazko bost hamarkaden akabera; Lehendakaria bidaian; garai berriaren hasiera. Gaddafi harrapatu; potentziak interbentzio militarrean. Maroko, Tunisia eta Egipton, lehen hauteskundeak; Sirian errebolta, errepresioa. Azaroa: 24 orduan 300 litro euri; Gipuzkoa erdia ur azpian. Hauteskunde orokorrak; mapa politiko berria. Burtsek erantzun positiborik ez. Abendua: Raxoi presidente. Amaiurren agerpena; argazki artean imajinaezinak. Kim Jon Il diktadorearen heriotza. Zortzi metroko olatuak.
Komunikazioa. Ekografiak
Urte zaharretik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu