Ez da asko jaitsi ETB2, hamarreko bat, baina nahikoa urteko daturik txarrena jasotzeko irailean. Ez litzateke horren larria izango, ez balitz horrek azken urteotako joera baieztatzen duelako.
Aurtengo jaitsiera ez da azken bi urteotakoa bezain ikusgarria izan, baina abuztuan nabarmen egin zuen behera Euskal Telebistako bigarren kateak. Hilabete horretan %7,5eko ikusle kuota izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Irailean, berriz, %7,4 lortu ditu. Iazko datuekin parekatuta, puntu erdi pasatxo egin du behera, eta duela bi urteko sasoi berean lorturiko datuekin alderatuta, bost puntu baino gehiago.
ETB2 kasu berezia dela erakusten du iraileko datuak, kate autonomiko publikoek hiru hamarreko irabazi dituztelako oro har (%9,7).
La1, Tele5ren aurretik
Hiru hilabeteko joera hautsi du telebista publikoak Espainian. La1k aurrea hartu dio Tele5ri, Aguila Roja, Cuéntame eta Txapeldunen Ligako emanaldiei esker.Halere, ikusleak gero eta sakabanatuago daudela erakusten du datuak, La1 nagusitu delako hilabete batean buru izateko ikusle kopururik txikienarekin.
Komunikazioa
Urteko ikusle daturik eskasena izan du ETB2k irailean
La1 kateak aurrea hartu dio Tele5ri Espainian, eta albistegietan buruan dago oraindik ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu