Asteartean Gasteizko FesTVal jaialdian egin zuten Isabel telesailaren estreinatu aurreko saioa. Bihar, berriz, La1 katearen bidez ikusi ahalko da azkeneko hilabete luzeetan TVEk hozkailuan izan duen ekoizpena. Elisabet I.a Katolikoa-ren gorabeherak agertuko dira telesailean, Michelle Jenner aktorearen bitartez. Jordi Frades zuzendariaren arabera, lan honetan aktoreek dute garrantzia, eta ez hainbeste batailek. «Nahiz eta batailak ere egongo diren».
XV. mendean gaude. Isabel gaztetxoa da, eta Arevalo herrian bizi da, Alfonso anaia eta Portugalgo Isabel amarekin batera. Bere aita erregea zuen, Juan II.a Gaztelakoa. Egun batean, Henrike IV.a erregearen aginduz Segoviako ortera eramango dute Isabel gaztea eta bere anaia. Biak Joana Avisekoa erreginaren aginduetara geldituko dira.
Telesaila aurreko denboraldian estreinatu behar zuten. Baina murrizketak direla eta, emanaldia atzeratzea erabaki zuten. Hartara, hasiera batean iragarri baino zortzi hilabete geroago iritsiko da Isabel telebistara. Era berean, TVEren aurrekontua txikitzearen ondorioz une honetan ez dago aurreikusita atal berririk grabatzea. Diagonal TV ekoizpen etxeak egin du telesaila; aurretik kate publikoarentzat La República eta Amar en tiempos revueltos egin ditu; bigarrena amaierara iritsiko da azaroan. Denboraldi honetan spin-off bat egingo dute Antena3entzat.
Laster, 'Stamos okupa2'
Aspaldiko partez TVEk barne ekoizpeneko telesail bat egin du. Juan Luis Iborra, Gustavo Jimez eta Marisa Paniagua dira Stamos okupa2 telesaileko zuzendariak. Aktore protagonistak, berriz, Carmen Maura eta Anabel Alonso. Okupa talde xelebre baten gorabeherak kontatzen ditu telesailak, umore eta surrealismo zipriztinekin.
Komunikazioa
Zortzi hilabeteko atzerapenarekin, bihar iritsiko da 'Isabel' La1ra
Jordi Fradesek zuzendutako lanean Michelle Jenner eta Rodolfo Sancho dira aktore protagonistak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu