Komunikazioa

Zuzeneko bi saio eskainiko ditu gaur Berria Telebistak Internet bidez

Haur lapurtuen auziaz mahai ingurua izango da 11:00etan, eta Martin Garitanoren hitzaldia 19:00etan

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Haur lapurtuen auziaren inguruko saio berezia prestatu du gaurko Berria Telebistak. 11:00etan izango da solasaldia, eta gaiaz hitz egiteko hiru gonbidatu izango dira: Inmaculada Garate Gipuzkoako Fiskaltzako fiskala, Marian Zubia SOS Haur Lapurtuak elkarteko bozeramailea eta haurra zenean ustez lapurtua izan zena, eta Arantza Galdos 1963. urtean Akizen anaia bat lapurtu zietela salatu duen senidea. Aurreko astean haur lapurtuen auziak bultzada garrantzitsua jaso zuen Eusko Legebiltzarrean, 1940 eta 1990 artean lapurtutako haurren kasuak aztertzeko batzorde bat osatzea erabakita.

Arratsaldean, berriz, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak hitzaldia emango du Martin Ugalde Foroan, Andoainen, 19:00etan. Gipuzkoa berriaren eraikuntza erronka, krisi politiko eta ekonomiko sakonaren testuinguruan izenburuko hitzaldia zuzenean emango du Berria.info webguneak Berria Telebistaren bitartez. Martin Ugalde Foroko hitzaldi guztiak zuzenean Internet bidez emateko ohitura du BERRIAren webguneak.

Horrenbestez, egun berean zuzeneko bi saio ikusi ahalko dira gaur Berria.info-n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.