Ezagutu hirigintza feminista BERRIA FMrekin

Ezagutu hirigintza feminista BERRIA FMrekin

Gudarien plaza, HERNANI

2025eko maiatzaren 10a

11:30

 Gizarte berdinzaleagoa irudikatzean, norbanako eta kolektiboek dituzten joeretan jartzen da, maiz, begia. Bizi garen herri eta auzoak feministak diren edo ez ebaztean, espazio horiek okupatzen dituzten kideez aritzen gara askotan. Lekuek, baina, badute auzi honetan ere zer esana. Bide horretan, Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministako kideek herriko ibilbide morea osatu dute: herrian esanguratsuak diren lekuetan barrenako bidaia bat proposatu dute, hamar geralekurekin. BERRIAren irakurleak ere kale horietan ibiliko dira maiatzaren 10ean, 11:00etan hasita, eta herria beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera izango dute hala. Gainera, ibilbide hau hirigintza feministaz blaitzeko ere baliagarria da. Izan ere, espazioaren antolamenduak ere eragiten du gizartearen jokabideetan; eta Prooekta Urbeseko Miren Vives izango dugu bidaide. Hirigintza feministan aditua da, eta ingurune osasungarriak identifikatzen eta arkitekturak gure egunerokoan duen eragina ikusarazten lagunduko die bertaratzen direnei.

Maiatzaren 10ean izango da esperientzia, eta 11:00etan hasiko da, HERNANIko Plaza Berrian. Lekua erreserbatzea debalde izango da BERRIAlagunentzat, eta gainerakoek 10 euroan izango dute sarrera. Sarrera doan dutenei ere propio eskatuko zaie bertaratzeko konpromisoa har dezatela, erreserbatu duten tokia ez dadin alferrik galdu. BERRIAn burua, eskuak eta bihotza jartzen ditugu egunero kalitatezko edukiak eskaintzeko, eta horrelako egitasmoak ere mimo handiz antolatzen ditugu.