Haur filosofia lantegia

Haur filosofia lantegia

Artium museoa

2025eko maiatzaren 10a

17:00

Filosofiak bere barnean hartzen ditu galderak. Hausnartzeko, zalantzan jartzen da, eta zalantzek, maiz, galderak dituzte muinean. BERRIA egunkarian galderek badute tokia, eta haurren galderek ere, apirilaren 26tik aurrera, tokia dute BERRIAn egunkarian. Mantangorri gehigarriko atal berri batean, Hau galdemina izeneko atalean, hain zuzen.

Askotariko galderei, nola filosofikoei hala praktikoagoei, berri-paperean bertan tokia eginagatik ere, BERRIAk saio filosofiko bat ere egin nahi du irakurle gaztetxoenekin: horregatik, Haur filosofia lantegia antolatu du. Maiatzaren 10ean izango da lantegia, Artium museoko Plaza aretoan, eta Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako hamar irakurle gaztetxoentzat izango da tokia. Lekua erreserbatzea debalde izango da BERRIAlagunetzat, eta gainerakoek 10 €euroan izango dute sarrera. Beraz, tokia erreserbatzen duenak bertaratzeko konpromisoa hartu beharko du. BERRIAn burua, eskuak eta bihotza jartzen ditugu egunero egunkaria egiteko, eta horrelako esperientziak ere mimo handiz antolatzen ditugu.