Pleibak eta Hetero liburuen aurkezpena

Pleibak eta Hetero liburuen aurkezpena Miren Amurizarekin eta Uxue Alberdirekin.

Pleibak eta Hetero liburuen aurkezpena

La Sinsorga, BILBO

2025eko irailaren 17a

Bertsolariak, idazleak eta bidaideak dira Miren Amuriza Plaza eta Uxue Alberdi Estibaritz. Garaiko auziek eta gaiek kezkatzen dituzte bi autoreak, eta gai horietatik tiraka ari dira bertsotan eta idazle lanetan.


Amurizak Pleibak argitaratu zuen iaz, eta Alberdik, berriz, Hetero. Biek ala biek arauaren eta arrakalaren artean bizi diren pertsonaien bizipenak ekarri dizkigute beren azkeneko lanean, baita haurtzaroko eta nerabezaroko istorioak berregiten dituzten kontakizunak ere.


Hasierako zurrunbiloa igarota, lehen aurkezpenetik arnasa luzea hartu dute jada egileek eta liburuek, eta, orain, elkarrekin solastatzen jarriko ditu BERRIAk Bilboko La Sinsorgan, 19:00etan.
Batak bestearen lana aurkeztuko du, eta, hala, liburuen beste dimentsio batzuk izango dituzte hizpide.