Anfibio eta narrastien kontserbaziorako lanean

Anfibio eta narrastien kontserbaziorako lanean. BERRIAren Kinka podcastak urtebete egingo duen honetan, informatzeaz eta dibulgatzeaz gain egoera iraultzeko ekinaldietan gure alea jartzeko, BERRIAlagunekin auzolanean ibili ginen larunbatean; mehatxatutako habitaten kontserbaziorako mikrohezeguneak sortzen.

Anfibio eta narrastien kontserbaziorako lanean

Mutriku

2023ko urriaren 21a

 BERRIAren Kinka podcastak urtebete egingo duen honetan, informatzeaz eta dibulgatzeaz gain egoera iraultzeko ekinaldietan gure alea jartzeko, BERRIAlagunekin auzolanean ibili ginen larunbatean; mehatxatutako habitaten kontserbaziorako mikrohezeguneak sortzen.

Larunbat goiz euritsua zen, eta Ion Garin Barrio Aranzadiko Herpetologia Saileko kidea eta Yoana Garcia Mendizabal Botanika Sailekoa Mutrikuko aparkalekuan zeuden, izena eman zutenen zain. Tantaka, euria lainoetatik irteten den pare, hasi ziren iristen BERRIAlagunak; batzuk lo aurpegiarekin, baina lanerako ilusioz beteta.

Geralekutik autoz joan ziren auzolana egitekoak ziren tokira, eta, bertan, Garcia eta Garinek arrisku gorrian dauden anfibioen,  narrastien eta landare bitxian inguruan jardun zuten hizketan, bizi diren habitaten menpekotasun handia baitute guztiek. Lanabesak hartu, eta lanari ekin zioten, egungo kutsadurak, espezie exotikoek eta klima aldaketak bereziki eragiten dietenentzat arnasgune izango zen hori prestatzeari.

Hiru ordu pasatxoz lanean jardun ondoren, Aranzadiko kideek mokuruntza batera gonbidatu zituzten parte hartzaileak auzolana borobiltzeko eta elkarren bizipenez aritzeko modua izan zen.