Hirukoaren asteleheneroko bilerak jakinmin handia piztu du gaur goizean, hain zuzen ere, Jesus Cardenal Espainiako Fiskal nagusiak Legebiltzarreko Mahaiko beren ordezkarien aurka ezarritako kereilei nola erantzun erabaki zezaketela pentsatzen baitzen.
Ez dahalakorik gertatu, ordea. Gaurko batzarrean kereilen auzia mintzagai izan dutela aitortu dute, baina alderdien zuzendaritzen esku utzi dutela erantzun zehatza erabakitzea. Alderdi horietako zuzendaritzak gaur arratsaldean dira biltzekoak.
Hirukoaren gaurko batzarrean talde parlamentario bakoitzeko bozeramaileez gain —EAJko Joseba Egibar, EAko Rafael Larreina eta EB-IUko Antton Karrera–, kereila jaso duten Legebiltzarreko Mahaiko hiru kideek ere parte hartu dute; hau da, EAJko Juan Mari Atutxa Mahaiko lehendakariak, EAko Gorka Knörr lehen lehendakariordeak eta EB-IUko Kontxi Bilbao bigarren idazkariak.
Batasunaren ilegalizazioa
Jaurlaritzako hirukoak alderdien esku utzi du kereilei eman beharreko erantzuna
SA Sozialista Abertzaleak talde desegin ez duelako Espainiko Fiskal Nagusiak Eusko Legebiltzarreko Mahaiko EAJ, EA eta EB-IUko ordezkarien aurka jarri dituen kereilei eman beharreko erantzuna zein den erabakitzea alderdien zuzendaritzen esku lagatzea deliberatu du Jaurlaritza sustengatzen duen hirukoak; hots, EAJko, EAko eta EB-IUko talde parlamentarioek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu