Azken urteetan maiz alderatu da mendi eskiko Altitoy-Ternua lasterketa Behobia-Donostiarekin. Izen emateari erreparatuz gero, berretsi egin daiteke hori. Iragan ostegunean ireki zuten proban izena emateko epea, 16:00etan, eta 48 orduan amaitu ziren antolatzaileek A eta B ibilbideetarako jarritako 500 dortsalak. Harrigarria eta, era berean, argigarria; Pirinioetako mendi eskiko lasterketa erakargarri eta jendetsuena dela ageriko geratu baita.
Dena dela, lasterketaren harira mendi eskiko ikastaro bat prestatu dute Donostiako Vasco de Camping elkartearen mendi eskiko sailekoek —haiek dira Altitoyren antolatzaileetako batzuk—, eta horretan izena emateko modua badago oraindik. Plaza kopurua mugatua denez, ordea, interesa dutenek adi ibiltzea dute onena. Ikastaroan mendi eskiko lasterketetan trebatzeko aholkuak emango dituzte. Argibideak, www.altitoy.com webgunean.
Mendia
Amaitu dira 2012 Altitoy-Ternua mendi eskiko lasterketako dortsalak
Hilaren 17 eta 18rako antolatu duten mendi eskiko ikastaroan izena emateko modua badago oraindik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu