Mendia

Ashima Shiraishi 8c+ zailtasuna egiten neska gazteena izan da, 11 urterekin

Kentuckyko Red River Gorge gunean eskalatu ditu 'Southern smoke' eta 'Lucifer', biak ala biak, 8c+ mailakoak

2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Hamaika urte ditu, eta 142 zentimetro da luzean Ashima Shiraishi (New York, 2001) eskalatzaileak. Aurreko ostiralean, 8c+ zailtasuna kateatzen neska gazteena bihurtu zen; modu bikoitzean, gainera, 8c+ zailtasuneko bi bide kateatu baitzituen batera. Southern smoke eta Lucifer dira egin dituen bideak, biak ala biak Kentuckyko Red River Gorge eskolan.

Shiraishik 8B zailtasuneko hiru bloke ditu eginda, eta 8A zailtasuneko beste bi bloke flash estiloan; kirol eskaladan, aipatutako 8c+ zailtasuneko bi bide horiez gain, 8b+ zailtasunekoa bi bide kateatu ditu leku berean, horietako bat flashean. Zazpi egun eman ditu eskalatzaile gazteak Red River Gorgen, eta ez du egun bakar batean ere atsedenik hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.